Berako abesbatzak antolatua, Berako Kultur Batzordearen eta Berako Udalaren laguntzarekin, Urruñako Kantauri abesbatzak kontzertua emanen du martxoaren 4ean, larunbatean, 20:00etan Berako kultur etxean. Sarrea doainik izanen da.
2011. urte bukaeran sortu zen Isabel Lacar lesakarrak gidatzen duen abesbatza mistoa. Kantu korala gustuko zuten zenbait abeslari elkartu ziren eta, gaur egun, 30 bat laguneko taldea osatu dute. Musika sakroa, profanoa eta herrikoia lantzen du abesbatzak, baina zenbait konpositoreen sorkuntza berriak ere eskaintzen dituzte euren emanaldietan, hala nola, Josu Elberdin, Xabier Sarasola, Xabier Barriola, Javier Busto edo Eva Ugalderen piezak.