Erdiz Bizirik plataformak meategi proiektuaren inguruko solasaldia emanen du gaur Beran

Antxeta Irratia 2023ko mar. 2a, 00:00

Erdiz Bizirik plataformak Erdizko meategi proiektuaren inguruko solasaldia emanen du gaur, martxoaren 2an, 19:00etan Berako Kataku ostatuan. Plataformako kide diren Antton Laurnagak eta Maria Goienetxek hartuko dute hitza eta eurek proiektuaren nondik norakoak kontatuko dituzte, baita meategi honek ekarriko lituzkeen ondorioak azaldu ere.

Plataformako zenbait kide Euskal Herri osoan zabaltzen ari dira Baztango Erdiz bazkalekuan egin nahi duten meategiaren inguruko informazioa, eta solasaldiak ematen ari dira han eta hemen. Izan ere, apirilaren 22an Iruñean eginen dute manifestazioaren aitzinetik, ahalik eta babes handiena lortu nahi dute Nafarroako Gobernuak euren eskaera entzun dezan.