'Itsasargia'k markatuko du Gure Eskuren hurrengo urteetako bidea

Antxeta Irratia 2023ko mar. 2a, 00:00

Gure Eskuk ITSASARGIA eztabaida prozesuan parte hartzeko deialdia luzatu du Irunen, ostegun honetan ekarpenak egiteko aukera eman nahi dute Palmera-Monteron gunean 19:00etan.

10 urte beteko dira ekainan, Gure Esku Dago herri ekimena Ficoban aurkeztu zeenetik, eta hamarkada honetan egindako ibilbide luzean, Durango-Iruñea lotu zituen 123 kilometroko giza-katea, herri galdeketak edota joan den udan bhertan Herri Katalanekin batera Prinioz gaindi argiztatutako 300 gailurren Piriniotako Bidea bezalako ekimen handiak egin izan dira burujabetza eskubidea aldarrikatzeko. Ander Errazkin, Irungo Gure Eskuko kideak dioenez, "helburua ez zen 300 gailur argiztatzea soilik, baizik eta 8.000koa egitea, eta gailur hori hurbilago dugu orain". Horretarako baina, 10 urte iragan direnez, eta "gizartea bera eraldatu den heinean" herri ekimena eguneratu beharra dagoela sinetsita daude, eta herritarren ekarpenetatik egin nahi dute hori. Bide horretan, datozen urteetan Gure Eskuren helburuak eta egin beharreko ibilbidea adostu nahi dute, Itsasargia prozesuaren emaitzak argituko duelarik bidea.

Pandemiak eragindako geldialdiaren aurrean, mugimendua berraktibatu, hobeto egituratu eta herritarrak sujeto politiko bilakatzeko prozesuan ekarpenak egin ditzaten helburu baitute.

Bestalde, iragarri dutenez, datozen hilabeteei begira ere, Frantziako Tourrak Euskal Herria hiru egunez zeharkatuko duela probestuko dute, herri ekimenari nazioarteko oihartzuna emateko.

Erlazionatuak