SportMundi erakundeak azken hilabeteotan antolatutako hainbat lasterketa herrikoi eta ekimenei esker bildutako 33.752 euroko txekearen entrega egin dio asteburuan Gipuzkoako ADELA elkarteari.
Klink elkartean egindako ekitaldian, ELA eritasuna duten familien elkarteko kideak esker onez jaso dute herritarren izerditik bildutako saria. Izan ere, bi urteotan antolatutako Beñat Elzo Talaia bideko mendi-lasterketa edota Hondarribiko San Silbestreetan bildutako dirua horretara bideratu du SportMundik. ADELA elkarteko Nora Saez eskertuta azaldu da, gipuzkoar gutxi batzuk hunkituak direlako, baina gastu handia dakarren gaixotasuna da. Gaur egun 40 lagun inguru k pairatzen dute Gipuzkoan, eta horietatik 21 eta haien familiak sustengatzen ditu elkarteak.