Euskara auzoetan irakasteko erronka du Irungo AEKk

Antxeta Irratia 2023ko mar. 1a, 00:00

Irungo AEK-k euskaltegia hiriko auzo elkarteetara eramateko egitasmoa martxan jarri du. Larreaundi-Olaberria auzo elkartean osatu dute lehen ikasle taldea, eta datorren ikasturtean, egitasmoa Irungo beste bi auzotara zabalduko dituzte.

Irungo auzoetan euskaraz bizi ahal izateko urratsak emateko helburuarekin, Irungo AEK euskaltetegiak Larreaundi-Olaberria auzo elkartearekin lankidetzan, auzotarrei zuzendutako euskarazko ikastaroak proposatzen dituzte. “Euskaltegi bat baino gehiago gara”, dio Beñat Alzaga Irungo AEKko koordinatzaileak, “herrigintzatik sortutako egitasmoa garen heinean, auzoetan eta auzoetatik euskarari eragiteko aukera bultzatu nahi dugu”. Larreaundiko auzo elkarteak jo zuen haiengana “auzotik mugitu gabe euskara klaseak jarraitzeko” aukera galdeginez, eta haien momentuz beste zenbait auzoetan ere prestutasuna eta interesa dagoela baieztatu dute.

Matrikularen prezioa 259 eurokoa da, baina saio guztietara joaten denari dirua osorik itzuliko zaio. Beraz, euskara ikastea dirua aurreratu behar bada ere, doakoa izan daiteke. Esperientzia hori, Irungo beste auzoetara zabaltzeko ideia dute. 

Erlazionatuak

Euskara auzoetan irakasteko erronka du Irungo AEKk

Antxeta Irratia 2023 mar 01 Behe Bidasoa