Eñaut Elorrieta Pausuko Xaia ostatuan ariko da ostiralean

Antxeta Irratia 2023ko mar. 1a, 00:00

Iparra-Hegoa elkarteak antolatutako jarduera programaren estreinatzeko sagarnotegi kontzertu-afaria antolatu dute 40 euroan.

Iparra-Hegoa elkarteak Urruña eta Segura elkartzen darama denbora luzez, baita Urruñako Ikastola sustengatzen ere hastapenetik. Aurten antolatutako jardueren artean, aldiz, Eñaut Elorrietaren eskutik ekingo diote programazioari. Martxoak 3an, ostiralarekin, sagarnotegi kontzertu afaria izanen da Pausuko Xaia ostatuan. Beñat Elizondo, Xaiako nagusia ohartarazi duenez, “afarira etortzerik ez duenak kontzertua segitzera hurbildu daiteke Xaiara lekua dagoen bitartean”. Lekuak erreserbatzeko, afaria 40 eurotan da, eta 0547 75 07 02 deitu behar da, edo Pausuko Xaia ostatutik pasa.

Bestalde, Xaia ostatua erdigune duen Bidasoan Euskaraz besta maiatzan ospatuko dute. Eta bertan ospatzen den Bidasoan Euskaraz Pala Txapelketan izena emateko azken egunak dira hauek. Urtetan eskualdeko herritar desberdinak elkartu dituen mugazgaindiko txapelketa arrakastatsuak 40 bikote bildu nahi ditu oraingoan, mixtoak ere izan daitezke, eta urtetik-urtera geroz eta emakume bikote gehiago animatzen direla nabarmendu du Elizondok. 

Erlazionatuak

Eñaut Elorrieta Pausuko Xaia ostatuan ariko da ostiralean

Antxeta Irratia 2023 mar 01 Behe Bidasoa