Martxoaren 4an eta 5ean bailarako hogei bat komertzio elkartuko dira Doneztebeko Ezkurra frontoian Stock Feriaren V. edizioan.
Baztan Bidasoako V. Stock Feria ospatuko dute eskualdeko komertzioek, asteburu honetan, Doneztebeko Ezkurra frontoian. Danok Bat Fundazioak antolatuta eta Doneztebeko Udalaren eta Nafarroako denden laguntzarekin ospatuko dute bostgarren aldiz feria hau.
Martxoaren 4an eta 5ean ospatuko dute Baztan Bidasoako hogei komertzioek V. Stock Feria Donezteben. Larunbatean 10:00etatik 20:00etara egonen da irekita eta igandean berriz, 10:00etatik 19:00etara. Bi egun horietan, eskualdeko hogei dendari egonen dira bertan euren zerbitzuak ezagutzera ematen eta bezeroekin harremanak sortzen.
Hauek izanen dira V. Stock Ferian parte hartuko duten Baztan Bidasoako hogei komertzioak: Aloa kirolak, A.P Amaya Picabea, Argibel optika, Artlepo-Onddo ta punto, Arturo, Bixkiak, Calzados Virgilio oinetakoak, Expert Bortziriak, Fantxike arropa eta opari denda, Igone liburu denda eta paper denda, Jaurena etxetresnak, Jostaldi, Kattagorria, Kukuka haur arropa denda, Maite moda, Martzutzak, Oinatz, Olatz zapata denda, Ortzadar eta Xulufraia.