Familia bat alokairuzko etxetik kanporatu du Urruñako jabe batek, bizitegien araudia baliatuz. Alokatzaileak auzitan ezarri du jabea, ALDAren sustenguarekin.
Joan den azaroan Urruñako bizitegi bateko jabeak Johanna izeneko alokatzaileari jakinarazi zion «Congé pour reprise» delako neurria baliatuko zuela. Horri esker jabeak bere etxea berreskuratzen ahal du, kontratua ezeztatuz, beretzat lehen bizitoki gisa erabiltzeko eskubidea duelako. Alokatzaileak etxea utzi behar izan zuen bere hiru haurrekin.
ALDA kolektiboaren sustengua jaso du honek. Eta Xebax Christy ALDA-ko kideak azaldu digunez, jabeak iruzurra egin du. Gerora ohartu baitira jabea ez zela bertan instalatu. Horren ordez, alokairua garestitu eta beste alokatzaileak instalatu ditu. Christyk dioenez, “legez kanpoko egin molde hori hedatzen ari d, Urruñan dagoen etxe beharrarekin, alokairu karioagoak lortzeko edota Airbnb bezalako plataformetan alokatzeko”. Legearen kontrakoa denez, ALDAk halako egin moldeak hurbiletik kontrolatu eta jabeak benetan instalatzen ote diren ala ez egiaztatzen ari dela argitu du.