Martxoaren 3an itxiko dute Euskarabentura espedizioan izena emateko epea

Antxeta Irratia 2023ko ots. 23a, 00:00

Euskarabentura 2023ko espedizioa uztailaren 1etik 31ra bitartean ospatuko da. Aurtengoa 4. edizioa izango da, eta 2006-2007 urteetan jaiotako 120 gazte euskaldunek parte hartuko dute, Euskal Herriko natura eta historia ezagutu, eta txoko desberdinetako gazteak saretzeko.

Interesa duen orok martxoaren 3ra arte izango du izena emateko aukera. Txomin Malharain, Euskarabenturako Iparraldeko koordinatzailearekin hitzegin dugu. Izan ere, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako nahiz diasporako 15-17 urte bitarteko 120 neska-mutilek izango dute aukera, eta azken urteetan Ipar Euskal Herriko gazteak partehartzera anima daitezen eginahaletan ari dira.

Txomin Malharainek gogoratu duenez, Euskal Herri osoko natura_ondasun eta historia ezagutzeko aukera ematen duen ekimena izateaz gain, "gazteen artean euskararen erabilera sustatu eta normalizatzeko, eta gazte euskaldunen sare berri bat sortzeko balio du". Euskal Herriko txoko desberdinetako gazteak eta euskalki desberdinak ezagutzeko parada ederra da ere.

Parte hartu nahi dutenek izena emateko aukera dute dagoeneko, www.euskarabentura.eus webgunean egin dezakete martxoaren 3a arte. 

Erlazionatuak