2023ko aurre-matrikulazio epea otsailaren 27tik martxoaren 10era zabalduko dute, eta udaleko Euskara arloak argitu duenez, ez dute eskaerarik epez kanpo onartuko.
Josebe Araña, Euskara Normalizazio Zerbitzuko buruak dioenez, "aurrematrikulazioa egin eta gero, atzera egin daiteke, baina udan seme-alabak Solas Jolasera eramateko asmoa duenak epe horretan izena eman beharko du, ez da aukera gehiagorik izango. Irun Txartela erabiliz administrazio elektronikoan edo autozerbitzu makinetan egin behar da izena ematea.
Gogoan hartu, uztailaren 4tik 28ra eta abuztuaren 2tik 31ra izango direla udaleku irekiak, eta zein ikastetxetan nahiago den adierazi behar dela. Horren arabera osatuko baitute eskaintza, behin udako sasoian ikastetxeetan egingo diren hobekuntza obrak argituko dutenean.
Nolanahi ere, "pandemiaren mamuak guztiz atzean utzita", 600 plaza eskainiko dituzte uztailan, eta 200 inguru abuztuan. Bestalde, iaz 31 eskaera jaso zituzten behar bereziak dituzten haurrei dagokienez, eta 12 plaza baizik ez zituzten horretarako. Beraz, aurten eskaintza hori indartzea aztertzen ari dira. Azken batean, Solas Jolas eskolaz kanpo, eta "udako oporretan euskaraz aritzeko espazioa bermatzen duen gune bakarrenetarikoa da" Irungo haurrentzat.
Xehetasun guztiak www.irun.eus.