Iratxe Sorzabal irundarrak jasandako torturak ardatz dituen dokumentalak, Hego Euskal Herriko 50 herritan aurkeztu ondoren, Ipar Euskal Herrian itzulia egingo du datozen asteetan.
Donostiako Zinemaldian aurkeztu ondotik oihartzun handia izan badu ere, Euskal Herriko herriz-herri, txokoz-txoko antolatutako proiekzioetan ikusmina piztu du Bi Arnas dokumentalak. Eta Hego Euskal Herrian 50 proiekzio baino gehiago egin ondoan, Iparraldeko pantailetan itzulia egingo du orain. Ez da aurreneko aldia izango, Hazparnen iada aurkeztu baitzuten herri ekimenez diruztatutako dokumental hau. Baina programazio honen lehen hitzordua, Donibane Lohitzuneko zinemagelan otsailaren 20an iraganen da. Getarian hilaren 23an eta Hendaiako Borderline Fabrikan ere pasako dute martxoaren 3an. Gure eskualdean ere, Urruñan ikusi ahal izango da martxoaren 17an.
Kima Arzuaga, dokumentalaren koordinatzailearekin hitzegin dugu. Eta iazko maiatzan Irunen aurkeztu zutenetik dokumentalak izan duen oihartzun handiari buruz mintzatu zaigu. Baita Iratxeren Lagunak taldeko kide gisa, dokumentalak aztertzen dituen euskal preso irundarrak jasandako torturak epaileek ukatu berri dituen epaila ere.
Aipatu bezala, hamika txokotan ikusi ahal izan da 'BI ARNAS' dokumentala, baina zuen herrian proiektatu nahi izanez gero biarnasdokumentala@gmail.com helbidera idaztea edo 0559483665 Antxeta Irratiko telefonora deitzea besterik ez duzue egin behar.