Irunen sortu berria, Ekonomia Sozial Eraldatzailean oinarritutako BIKONET kooperatibak, enpresa handiek eskeintzen dituzten zerbitzu berdinak eskeintzen ditu. Eta Ipar Euskal Herrian telefonia mugikorrerako zerbitzua ere ematen du.
Telekomunikazio kooperatiba berri bat sortu dute Irunen. BIKONET telekomunikazioak, sare kudeaketa, telefonia mugikorra, zentralita birtualak eta internet zerbitzuak eskeintzen ditu besteak beste. Maider Likona, BIKONET kooperatibako kidearekin hitzegin dugu. Aipatu digunez, Ekonomia Sozial Eraldatzailean oinarritutako egitasmo honek, enpresa handiek eskeintzen dituzten zerbitzu berdinak eskeintzen ditu. Proiektu alternatibo eta nazionala da. Izan ere, telefonia mugikorreko zerbitzuak Ipar Euskal Herrian ere eskeintzen dituzte.
Bikonet telekomunikazioa kooperatibarekin harremanetan jartzeko, www.bikonet.net webgunean sartzea besterik ez duzue egin behar.