Ikusgarri bilakatuko den ‘Asfaltoaren azpian euria’ ikerketa artistikoa egingo dute hendaiarrekin

Antxeta Irratia 2023ko ots. 9a, 00:00

Otsailaren 28tik martxoaren 5a arte “Piszifaktoria Ideien Laborategia” konpainiak Zokoburuko Mendi Zolan kulturgunean izanen da, Hendaiari buruz eta hendaiarrekin batera proiektu artistiko bat burutzen. 

‘Asfaltoaren azpian euria’ deitzen da garatzen joanen diren ikuskizuna. Axut kolektiboa ere izango dute bidelagun, eta Nara Perez Rivas Mendizolan kulturguneko arduradunak azaldu digunez, konpainiak obra bat landuko du inguruaz inspiraturik. Izan ere, 16 urtetik goitiko hendaiarrei gonbidapena luzatu diete, obraren parte eta inspirazio iturri izateko. Hendaian bizi direnen istorioak bildu nahi dituzte, kale galdeketa eta elkarrizketak eginez, “herriaren historia eta herritarren istorioak” izango dira sorkuntza honen oinarri.

Ondoren, Antzerkiaren Maiatza festibala kari aurkeztuko dute. Nara Perez Rivasek iragarri duenez, “kaleko ikusgarri ibiltaria izango da, antzerkia badu, baina musika transformantzia ere bada, fikzioa eta errealitatea uztartuz”. Azken batean ikerketa artistikoa bat eginen dute hendaian eta hendaiarrekin. Ekimenean parte hartu nahi duen orok, 05 59 48 30 49 telefonora deitu edota mendizolan@hendaye.com idatzita izena eman daiteke.