Irisgarritasunaren alde, edukiak guztion eskura inklusioa sustatuz

Antxeta Irratia 2023ko ots. 7a, 00:00

ADI sistema Adimen Artifizialaren aplikazioan oinarrituta sortu zen. Entzumen-arazoak dituzten pertsonei audio-edukietara sartzeko aukera ematen die, argitaratutako audioen transkripzio automatikoaren bidez eta denbora errealean. 2022aren amaieran, PausuMediak, Antxeta Irratiarekin lankidetzan, www.antxetamedia.eus webgunerako irisgarritasunean jauzi handia egitea erabaki zuen, bertan ADI sistema instalatuz. Probak egin ondoren, www.antxetamedia.eus webguneko irakurleen eta Antxeta Irratiko entzuleen eskura jartzen da sistema.

ADI sistema Adimen Artifizialaren aplikazioan oinarrituta sortu zen.

Entzumen-arazoak dituzten pertsonei audio-edukietara sartzeko aukera ematen die, argitaratutako audioen transkripzio automatikoaren bidez eta denbora errealean. 2022aren amaieran, PausuMediak, Antxeta Irratiarekin lankidetzan, www.antxetamedia.eus webgunerako irisgarritasunean jauzi handia egitea erabaki zuen, bertan ADI sistema instalatuz. Probak egin ondoren, www.antxetamedia.eus webguneko irakurleen eta Antxeta Irratiko entzuleen eskura jartzen da sistema.



Proiektuaren helburuak

1.- Irisgarritasuna erraztea komunikabideen edukietara ere erraztea da, kasu honetan bezala.

2.- www.antxetamedia.eus webgunean irratsaioak transkribatzeko sistema bat instalatzea, entzumen-urritasunak dituzten pertsonentzat.

3.- Entzumen-urritasunak dituzten pertsonek euskarazko ikus-entzunezko programak eskura ditzaten erraztea.

4.- Gai horien inguruan gizarte-kontzientzia sortzea, euskarazko irrati komunitario gisa dagokigun erantzukizun zuzena gure gain hartuz.

Oso baliagarria izan daiteke, halaber, gorrek edo entzumen-urritasuna dutenek ikus-entzunezko edukirako sarbidea izan dezaten, azpitituluak automatikoki sor baitaitezke ASRa baliatuz. Hala, azpitituluak sortzeko prozesua erraztu diezaieke eduki-sortzaileei; eta, sortzaileak eskaintzen ez dituen kasuetan, automatikoki sortu ahal izango lituzke erabiltzaileak zuzenean, zeinak, perfektuak izan gabe ere, edukia ulertzeko nahikoa izan baitaitezke, gutxienez (eta ezer ez baino hobe).

Proiektu honek Bidasoa-Txingudi Patzuergoaren (HIRUAK BAT deialdian) eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Departamentuaren laguntza ekonomikoa izan du.