Agathe Deunako usadio zaharra atxikitzen du Baleak elkarteak Hendaian

Antxeta Irratia 2023ko ots. 6a, 00:00

Geroz eta guttiago entzun ohi dira Santa Agedako koplak kantari gure eskualdeko kale kantoietan. Baina zenbait abesbatza, elkarte eta ikastetxe gutxi batzuk mantentzen dute ohitura zaharra. 

Euskal Herriko herri askotan ohitura da egun horretan edo bezperako egunean herrietan kopla zaharrak kantatzea makilekin lurra joaz, erritmoa markatzeko, diru edo janari eskean, jantzi tradizionalekin eta kriseilua lagun. Inauterien iragarle eta udaberriko solstizioaren aiduru, koplako bertsoak koblakari bakar batek abesten ditu maiz, eta taldeak leloa. Horietako bat dugu Hendaiako Baleak elkartea. Gure Ikastolako familiekin batera Hendaian koplaz-kopla aritzeko ohitura atxikitzen dutela oraino. Aurtengoan besteak beste, Maddalen Arzalluz batu zitzaielarik, eta herriko etxearen aitzinerat joan ziren auzapezari abestera.

Erlijioari lotutako tradizioa ala aurrekoa

Tradizioak dionenez, Quinciano gobernadoreak berarekin ezkondu arteko onik ez omen zuen, baina Agatak nahi ez eta mendeku gisa kartzelatu zuen. Bularrak moztu eta hil arteko torturak sufritu izan zituen. Handik gerora, Eliza Katolikoak saindu izendatu eta otsailaren 5a aukeratu zuen bera omentzeko.

Hala ere, badirudi ospakizunak bere sustraiak kristautasuna zabaldu aurreko garaietan dauzkala. Aditu batzuen iritziz, Agataren inguruko festek zerikusi handia dute inauteriekin, inauste edo kimatze garaiko erritoekin.

Erlazionatuak