Oihana Briones hautatu du koalizio abertzalearen oinarri sozialak Udal hauteskundeetarako «alternatiba» gisa. Eta honek «anbiziotik eta inkonformismotik» irundarren bizi kalitatea hobetzen jarraitzeko konpromisoa hartu zuen igandean egindako aurkezpen ekitaldian.
Irungo Almudena Grandes plazatxoan Gipuzkoako Batzarretarako hautagaia den Maddalen Iriarterekin batera, EH Bildu "garai eta lidergo berrien isla diren bi emakume" aurkezten zituela nabarmendu zuten. Eta «alternatiba bakarra» dela aldarrikatzearekin batera, Irundik eta Gipuzkoatik irundarren bizi baldintzak hobetzeko lanean jarraitzeko prest direla adierazi zuen Oihana Brionesek. «Anbiziotik eta inkonformismotik» politika egiteko konpromisoa adierazi zuten, eta amaitzear den agintaldi honetan hautetsi izan delarik, bildutako eskarmentutik eta hari beretik lan egiteko, politika sozialei bultzada emateko prest azaldu da.
Zentzu honetan, EH Bildu «akordioak erdiesteko gaitasuna duen proiektu politikoa» dela azpimarratu zuen Maddalen Iriartek ere. Eta horren irudiko, agintaldi honetan Irungo Lapitze auzoan lehen etxebizitza parke publikoa ahalbidetu zuen 7 milioi euroko inbertsio konpromisoa duen EH Bildu eta PSE-Eeren arteko akordioa.