Migratzea eskubide bat dela aldarrikatu zuten larunbatean Pausun

Antxeta Irratia 2023ko ots. 6a, 00:00

Irungo Harrera Sareak, Bidasoa Etorkinekin, Diakité eta Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteek deituta 200 lagun inguru bildu ziren Pausuko zubiaren bi aldeetan (Irungo eta Urruñako Pausuan), mugan hildakoak gogoan. 

Azken urteetan Bidasoa zeharkatu nahian zendu diren bederatzi migranteak izan dituzte gogoan. Baita, 2014an Marokoko Tarajal hondartzan Espainiako poliziak hil zituen hamalau etorkinak ere. Azken hauen familiek Europa mailako kanpaina bat abiatu baitute, gertakari hura argitzeko, eta zendu zirenen izenak ezagutarazi daitezen.

Larunbatean, Pausuko zubian gure eskualdean hildako migranteen izenak karteletan afitxatu zituzten zubian bertan.

Erlazionatuak