Biriatuko herriak inauteriak berriz ere ospatzeko erronka hartu du aurten

Antxeta Irratia 2023ko ots. 2a, 00:00

Badira 10 bat urte ohitura hau galdu egin zutela eskualdeko herririk txikienean. Eta aurten azaroko San Martin bestak indartu dituzten bezala, inauteriak ere berreskuratu nahi izan dituzte. 

Besta Komiteko Jolana Durañonak azaldu digunez, "emazte talde bat motibaturik zen ospakizunak berreskuratzeko", eta herriko etxeak bultzatzen ari den herria biziberritzeko dinamikari lotuta, euskal inauterien zirzila eta zaku zaharrekin batera, udaberriaren atarian hartza esnatu kaleko jendea izutzen saiatuko da. Hala, euskal inauteriak ospatuko dute etxez-etxe. Besta Komiteko Amaia Zolezzik iragarri duenez, herri osoan zehar ibiliko dira. Goizeko 10:30an Larretxeko Bordan hasi, 11:30an Aguerri-Berrin, 12:30rako Kurleko bidean, eta ondoko pausa egin eta gero, 15:00 Arrupian, Oihaneko bidean, eta 16:00 Anderrian Arruntzen izango dira. Gero 17:00etatik goiti herriko plazan elkartuko dira euskal inauterietako pertsonai guziak dantza eta besta egiteko.

Erlazionatuak