Danborrada betikotzeko sustrai sendoak errotu dituela erakutsi dute hendaiarrek

Antxeta Irratia 2023ko urt. 30a, 00:00

Pandemiagatik bi urteko etenaldiaren ondotik berreskuratu dute larunbatean Bixintxo bestak borobiltzeko. Hendaiarren arteko "bizikidetza ikur" gisa aldarrikatu dute antolatzaileek.  

Besta gaztea bada ere, hendaiarrak batu eta herria elkartzeko helburuarekin iraun eta indartzen doan besta da Hendaiako Danborrada. Hendaiarrek beren 14garren edizioa ospatu zuten larunbatean Bixintxo bestak borobiltzeko. 16garrena lukete pandemiak behartutako bi urteko etenaldiagatik ez balitz. Baina oztopo guzien gaindi, uste baino sustrai sendoagoak errotu dituela erakutsi dute hendaiarrek aurten. Lau auzo (Intzura, Geltokia, Hondartza eta Bakar (Bas Quartier edo Arrixabaleta), eta bost herriko elkartek (Zarpai Banda, Alaiak, Akelarre, Mutxikoak, Arrantzaleak) osaturik, 600 lagun baino gehiago bildu dira berriz ere danbor hotsen artean. Irungo Atsegiña eta Hondarribiko Abiyuan txarangak ere batu dira aurtengoan bestara.

"Denek kabida duten besta herrikoia betikotzeko, sortu zen helburuetan atxikitzeko" deia luzatu dute antolatzaileek. Hendaiarren arteko "bizikidetza eta errespetuaren ikur bilaka dadin" aldarrikatu dute antolatzaileek. Eta Kotte Ecenarro auzapezak ere, pandemiaren oztopo guzien gaindi bere bidea jarraitzen duen "besta herrikoia betikotzeko eta tradizio bilakatzeko" deia luzatu zuen bere herriko etxeko hitzartzean.

Erlazionatuak