Mairu jantziaren joskintza tailerra eginen dute bihar Lesakan

Antxeta Irratia 2023ko urtarrilaren 27a

Inauteriak gainean dira Lesakan ere eta horren harira, Beti Gazte elkarteak antolatuta, mairu jantzien joskintza tailerra eginen dute bihar, urtarrilaren 28an, 10:00etatik aitzinera. Ikastaroa teorikoa izanen da, gehien bat, eta ikasi nahi duen edonork hartu dezake parte bertan. Beti Gazte elkartearen egoitzan eginen da, Beheko Plaza 9 zenbakian, hain zuzen ere.