Osasun zerbitzu duina aldarrikatuko dute gaur Bortzirietan

Antxeta Irratia 2023ko urt. 26a, 00:00

Hilabete bat daramatzate Bortzirietako bortz herrietako kontsultategiak medikurik gabe. Soilik Lesakan artatzen dituzte herritarrak medikuek, izan ere, sei mediku beharrean bi bakarrik ari dira orain lanean. Honez gain, pediatrarik ez dute Bortzirietan eta bi beharko lukete, bat lanaldi osoan eta bertzea lanaldi erdian.

Egoera jasanezin hau salatzeko beraz, eta osasun zerbitzu duin bat aldarrikatzeko helburuarekin, gaur arratsaldean elkarretaratzeak eginen dituzte Bortzirietako bortz herrietan. “Osasun zerbitzua ez dago osasuntsu Bortzirietan” lemapean, arratsaldeko 18:30ean aterako dira herritarrak kalera euren eskubideen alde. Arantzan herriko plazan elkartuko dira, Beran Mukixu zubian, Etxalarren herriko plazan, Igantzin kontsultategiaren atarian eta Lesakan osasun zentroaren atarian.