Ortzegunetik aitzinera itxita egonen da Oronozko tunela

Antxeta Irratia 2023ko urt. 25a, 00:00

N-121-A errepidean egiten ari diren obren ondorioz, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Oronozko tunela itxiko dute ortzegun honetatik, urtarrilaren 26tik, aitzinera. Hain zuzen ere, Oronoz-Mugairiko sarreran biribilgune bat eginen dute eta beraz, hilabete batez itxita egonen da bidea, egunez eta gauez, bi noranzkoetan. Lanek irauten duten bitartean, trafiko guztia herri barnetik desbideratuko dute, NA-8303 errepidetik, N-121-B-ko 43+200 kilometro puntutik aitzinera.