Larunbatean batzarra eginen dute Iruritan bertako alkatea aukeratzeko

Antxeta Irratia 2023ko urt. 25a, 00:00

Baztango herri guztiek aukeratu dute dagoeneko hurrengo agintaldirako alkatea. Irurita izan da herri bakarra hautagairik gabe eta beraz, Joseba Otondo Baztango alkateak batzarrera deitu ditu herritarrak. Urtarrilaren 28an, larunbatean, eginen dute bilera, 18:00etan, Gizarte Bilgunean eta bertan erabakiko da zein izanen den Iruritako alkatea heldu den agintaldian.