Lesakako inauterietako kartela aukeratzeko erakusketa egin dute aste honetan

Antxeta Irratia 2023ko urt. 25a, 00:00

2023ko inauterietako kartelak aurkezteko epea bukatuta, Lesakako Udalak lan hauekin guztiekin erakusketa bat egin du aste honetan eta herritar guztiek euren bozka eman dezakete bertan, inauteriak iragarriko dituen kartela aukeratzeko.

Astelehenetik bihar arte, urtarrilaren 23tik 26ra (biak barne), irekita egonen da erakusketa, 14:00etik 20:00etara, Lesakako liburutegian. Lesakan jaioek eta bertan erroldatuta daudenek eman dezakete euren bozka eta horren arabera, erabakiko da zein izanen den aurtengo inauterietako kartela. Irabazleak 250 euro jasoko ditu eta udalak hartuko ditu bere gain lan sarituak.