Hondarribitik Pasaiara 9 kilometrotan zehar Jaizkibel mendiaren berezko ekosistemak oso kaltetuak daudela ohartarazi du Baso Biziak Plataformako AMEZTI izeneko talde berriak. Landare inbaditzaileak, 100.000 mendizale urtean, eta bereziki, egur ustiakuntzaren industria ditu mehatxu nagusiak.
Baso Biziak plataformaren kide berria da Amezti Baso Biziak Jaizkibel izeneko taldea. Joan den urtean sortu berri dute, eta OarsoBidasoaldeko herritarren artean, Jaizkibel mendiak bere baitan gordetzen dituen altxorren eta mehatxuei buruz sentsibilizatzeko helburua du. Izan ere, NATURA 2000 kontserbazio eremu babestua da Jaizkibel. Baina "berdea ikusten dugun guztia ez dela basoa", eta mendiak pairatzen dituen mehatxuetaz alarma piztu nahi dute.
Hontaz sentsibilizatzeko, 'Baso Bizien Astea' antolatu dute Lezon. Urtarrilaren 23tik 28ra 'Jaizkibelgo paisaiaren bilakaera' izeneko erakusketa proposatuko dute Lezoko Kultur Aretoan. Eta urtarrilaren 26ean (18:30) Naturkoneko kidea, Iñaki Aizpuru aditua gonbidatu dute hitzaldi baten ematera. Baina eskualde osora joko dute aurrerantzean.