Hondartza Kiroldegia 1996. urtean sortu zen Hondarribiak kirol ekipamenduen inguruan zuen gabezia bati erantzuteko. Garai hartan bereziki igerileku estaliaren gabeziari erantzuna eman zitzaion. Eta 2006 urtean kirol eremuaren zabaltzea etorri zen kanpoko instalakuntzekin. Orduz geroztik, ezer gutxi berritu da, eta Abotsanitzek dioenez, inbertsio falta nabarmena dago, udalak enpresa kudeatzaileari berriki 1.000.000€ bideratu badio ere.
Aldi berean, Gipuzkoako kiroldegirik garestiena dela salatu du Abotsanitzek. Eta kirol instalazioen erabilera herritar guztien eskura jartzeko, abonamenduen tarifa sistema berria proposatu du. Irizpide sozialetan oinarrituta. Izan ere, Gipuzkoako kiroldegi guztien batez bestekoa baino %50 garestiagoa da Hondarribikoa. Eta Abotsanitzen arabera, bereziki kaltetuak dira haurrak eta familiak.
Ideia baten egiteko, Irungo Artaleku eta Azken Portuko kiroldegiekin alderatuta, haur batek Irunen urtean 129 euro ordaintzen dituen bitartean, Hondarribiko batek 183 pagatu behar ditu. Eta familien urteko abonua 677 eurokoa da Hondarribian. Irundarren kasuan, 518 eurokoa denean.