Berako Udalak zerbitzu anitzetarako bi Langile kontratatzeko deialdia ireki du. Bi peoiek aldi baterako lan kontratua izanen dute eta hautapen proben bitartez aukeratuko dira. Euren eginkizunen artean udal eraikuntzaren barruko lanak, basolanak eta ingurunea naturalen mantentze eta zaintza lanak egonen dira, baita udaltzainari laguntzea hala eskatzen bazaio. Guztira, sei hilabeteko kontratua izanen dute langileek, hilabete bateko probetarako aukerarekin.
Ortzirale honetan bukatuko da hautagai moduan izena emateko epea, hau da, urtarrilaren 27an. Eskabideak Berako Udaleko Erregistroan aurkeztuko beharko dira eta horretarako, zenbait baldintza ere bete beharko dira: Espainiako edo Europar Batasuneko bertze estatu bateko herritarra edo ezkontidea izatea; hamasei urte baino gehiago eta erretiroa hartzeko adinaren azpitik egotea; eskolatasun edo lehen ikasketen ziurtagiria, DBHko titulua edo baliokidea edukitzea; lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa edukitzea; eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua ez egotea; euskara ahozko B2 maila izatea; eta Nafar Lansarean enplegu eskatzaile gisa inskribatua egotea.