Elurra dela eta, hasiera batean Izpegiko Bereko Bentan ospatu behar zen kanporaketa, Senpereko Larraldera mugituko dute.
Ortzirale honetan, urtarrilaren 20an, ospatuko da Bertsuxurla sariketako azken kanporaketa. Hasiera batean, Izpegiko Bereko Bentan egin behar zuten, baina egun hauetan egin duen elurraren ondorioz, Senpereko Larralden ospatuko da azkenean.
Iluntzeko 21:00etan izanen da afaria eta ondotik hasiko da kanporaketa. Azken saio honetan, Unai Anda eta Maddi Aiestaran, Izaro Bilbao eta Maddi Agirre eta Ibai Lekuona eta June Diaz bikoteak arituko dira kantuan, finalerako txartela eskuratzeko asmoz. Xalbak Altzugarai eta Leire Casamajou izanen dira gai jartzaileak. Afarirako txartelak (22 euro) aitzinetik erreserbatu beharko dira (+33) 769 26 56 56 telefono zenbakian.
Finala berriz, Pausuko Xaian ospatuko da heldu den ortziralean, urtarrilaren 27an. Dagoeneko bi bikoteek eskuratu dute bertan kantatzeko txartela: Eki Mateorena eta Haira Aizpurua bikoteak eta June Aiestaran eta Oier Urreiztik.