Elkartasun bazkaria eta Nize-ren kontzertua Berako Katakun

Antxeta Irratia 2023ko urt. 19a, 00:00

Berako Kataku ostatuak elkartasun bazkaria antolatu du igande honetarako, urtarrilaren 22rako. Eguerdiko 14:00etan egin dute hitzordua eta aitzinetik lekua erreserbatu beharko dela ere argitu dute. Horretarako, katakumail@gmail.com helbidera mezu bat idatzi beharko da. Txartelen prezioa 10 eurokoa izanen da eta bazkideentzat 8 eurokoa. Bazkariaren ondotik, 18:00etan, Nize taldearen kontzertuaz ere gozatu ahal izanen dute Katakura hurbiltzen direnek.