Amaiurko gaztelua eta Erratzuko bunkerrak ezagutzeko ibilaldia eginen dute

Antxeta Irratia 2023ko urtarrilaren 19a

Lur azpiko solasak zikloaren barnean, Elizondoko Amezti Elkarteak antolatuta, Amaiurko gaztelua eta Erratzuko bunkerrak ezagutzeko ibilaldia eginen dute datorren larunbatean, urtarrilaren 21ean. Goizeko 10:00etan eginen dute hitzordua eta lehenik, Amaiurko gazteluan egiten ari diren indusketa lanak ikusiko dituzte. Horretarako, 9:30ean elkartuko dira Elizondoko plazan, autoak antolatzeko. Lau ordu iraunen ditu bisitak eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Mattin Aiestaranek eta Xaraka Natur Bidaietako Eneko Eskuderok gidatuko dute.