Baztango Udaleko Kultura Zerbitzuak antolatuta, bihar (urtarrilak 20) Berpiztu dokumentala emanen dute Iruritako Gizarte Bilgunean, 19:00etan. Kepa Junkerari buruzko proiekzioa da hau eta bertan, musikariak azken urteetan bizi izan dituen emozioak kontatzen ditu. Junkerak, 2018ko abenduaren 6an, iktus bat sufritu zuen eta geroztik, oholtzetatik urruntzera behartua izan zen. Azken urteotan errekuperazio prozesu bat bizi izan du, mugikortasuna lantzeko, hitz egiten berrikasteko… bizitzen jarraitzeko. Hala ere, sortzen jarraitzen du Junkerak, artearekin lotuta, hori baita musikaria hunkitzen duena.