Otsailaren 8ra bitarte aurkezten ahalko dira proposamenak eta bost urterako errentamendua izanen da, luzagarria izaten ahal dena.
Etxalarko Herriko Ostatu-Jatetxeak asteburu honetan itxi ditu bere ateak. Orain, bertze norbaitek errentan hartzeko deialdia ireki du Etxalarko Udalak eta otsailaren 8ra arte aurkeztu ahal izanen dira proposamenak herriko etxean.
Ostatuaren errentamenduaren iraupena bost urtekoa izanen da, eta luzagarria ere izaten ahal da. 365 euroko errenta ordaindu beharko da lehen urtean eta bigarren urtetik aitzinera, 600-700 euroko errenta izanen du jatetxean, udalbatzaren erabakiaren arabera. Ustiapen proiektua eta eskaintza ekonomikoa hartuko dute kontuan lehiaketan eta behin behineko fidantza 600 eurokoa izanen da.
Proposamenak aurkezteko epea otsailaren 8ko 12:00etan bukatuko da eta baldintza pleguak herriko etxean egonen dira eskura, baita udalaren webgunean ere (www.etxalar.eus).