Biktimak Artatzeko Talde Integrala genero indarkeria sufritu duten emakumeei laguntzeko Nafarroan dagoen zerbitzua da. Azaroaren 25eko ekitaldien barrenean, PSYLAN psikologia zentroko psikologoarekin formakuntza saio bat egin zen Beran, Nafarroan indarkeria kasuak artatzeko zeuden zerbitzuen inguruan informatzeko. Orain, urtarrilaren 19an hain zuzen ere, zerbitzu hau aurkeztuko dute Lesakan, Lesakako Udalaren erabilera anitzeko gelan (Koskontako Bidea, 7), 17:30ean.