Arizkunenean `Loizuko gizona´ erakusketa ikusgai jarri dute aste honetan

Antxeta Irratia 2023ko urtarrilaren 17a

Amezti elkarteak antolatutako Lur azpiko solasak zikloaren barrenean, Arizkunenean “Loizuko gizona” erakusketa jarri dute ikusgai aste honetan zehar, urtarrilaren 16tik 20ra 17:00etatik 20:00etara. Erakusketak hainbat arkeologoak Loizuko leizean egindako lana biltzen du, hain zuzen ere, Erroibarko Loizu herriko Errotalde I leizean aurkitutako giza arrastoen azalpena ematen du. 2017ko azaroan harrapatu zituzten arrastoak eta orain dela 11.700 urte bizi zen gizonezko baten hezurdura zela ohartu ziren.