Baztango Liburutegi Publikoan haurrendako ipuin kontaketa eginen dute bihar

Antxeta Irratia 2023ko urtarrilaren 17a

Baztango Liburutegi Publikoak Ipuinaren ordua izeneko saioak antolatu ditu aurten. Hilabetean behin jarduera bat eskaini nahi dute horrela eta lehendabizikoa bihar izanen dute, urtarrilaren 18an, arratsaldeko 17:00etan. Lau urtetik gorako haurrei zuzendutako ipuin kontaketa izanen da eta gurasorik gabe egonen dira bertan.