Thomas Tesoriere jokalariak Bidasoa Irun utzi du

Antxeta Irratia 2023ko urt. 16a, 00:00

Jokalari frantsesak jaso duen eskaintza onartzea erabaki du, bere kirol ibilbidearen azken txanpan etxera itzultzeko aukera ematen diotelako. Klub irundarrak denboraldi osorako nahi zuen Artalekun, baina eragiketagatik konpentsatuko dute. 

2018ko udan iritsi zen Thomas Tesoriere Artalekura. Eta denbora tarte honetan, besteak beste, Plenitude ASOBAL Ligako 128 partida jokatu ditu Bidasoarekin, 22 gol eginez, eta Europako txapelketetan beste 35 partida (4 gol guztira). Klubak jokalariaren "inplikazioa eta konpromisoa" eskertu nahi izan dio, eta Gurutz Aginagalde presidenteak aitortu duenez, "Tom denboraldi bukaera arte gurekin egotea nahi genuen, ez genuen espero orain utziko gintuenik, baina berekin hitzegin eta gero ulergarria da". Izan ere, 34 urte ditu eta bi urte eta erdiko kontratua eskaini diote Frantziako Ligan. "Bere egoera azaldu zigun, ez bakarrik denboraldi honetakoa, baizik eta ia 20 urte geroago Marseillara hurbilduz epe luzera sortzen zitzaion aukera”, gaineratu du Aginagaldek.

Horiek hala, jokalari eta klubaren planek bat egiten ez bazuten ere, akordio batetara iritsi dira denen onerako. Jokalariak ere aitortu du, ez dela espero zuen amaiera. "Pozik eta triste nago horrela amaitzeagatik, baina kontent eman dudanagatik", dio Tesorierek. Nolanahi ere, bere klub berriak eragiketagatik Bidasoa Irun konpentsatuko du.

Erlazionatuak

Thomas Tesoriere jokalariak Bidasoa Irun utzi du

Antxeta Irratia 2023 urt 16 Behe Bidasoa