AHTari buruzko bi mozio aurkeztu ditu EHBaik departamenduko bilkuran

Antxeta Irratia 2023ko urt. 13a, 00:00

Irun, Baiona eta Bordeleko alkateek egin duten Bordele-Irun arteko trenbidearen modernizazioa sustengatzen dute abertzaleek, Via Irun proiektua martxan jarriko denez, "mugazgaindiko lotura lehenbailehen bermatu eta Euskal Herria egituratzen jarraitzeko". 

Iker Elizalde eta Annie Poveda, EH Bai alderdiko kontseilari departamentalek AHTari buruzko bi mozio aurkeztu dituzte Pauen 2023ko aurrekontuen orientabide nagusiak finkatzeko bilkuran. Paradaz baliatuko dira Abiadura Handiko Trenaren gaia aipatzeko. Lehen mozioa, Bordele-Irun arteko trenbidearen modernizazioaz izanen da. Irun, Baiona eta Bordeleko alkateek egindako eskaerari jarraiki, trenbide berria eraiki beharrean, gaur egungoa modernizatzea sustengatuko du EHBai departamentu mailan ere.

Bigarrena aldiz, 2042rako aurreikusia den Bordele-Akize arteko AHTren finantzaketarentzako ekipamendu zerga bereziari lotua da. Zerga horrek Euskal Herriko hainbat herri hunkituko lituzke, eta zerga hori kentzea eskatuko dute abertzaleek.

Erlazionatuak