Lesakako Linddurrenborda sagardotegian txotx denboraldia hasiko dute bihar

Antxeta Irratia 2023ko urt. 12a, 00:00

Irekiera ekitaldirik gabe hasiko dute aurten ere txotx denboraldia Nafarroako sagardotegietan. Gehienek bihar, urtarrilaren 13an, irekiko dituzte kupelak eta hori izanen da Lesakako Linddurrenborda sagardotegiak eginen duena hain zuzen ere. Lekarozko Larraldeak aldiz, martxora arte itxoingo du. 

Lesakako Linddurrenborda sagardotegian normaltasun osoz hasiko dute txotx denboraldia aurten. Bi urte zailen ondotik, aurten berriz ere pandemiaren aurreko egoerarekin emanen diote hasiera denboraldiari. Erran dutenez, 15.000 litro sagardo prest dituzte dagoeneko, nahiz eta sagar gehienak Donibane Garazitik ekarri dituzten, eskasia izan baitute aurten. Hala ere, gogoz eginen dute kupelen irekiera, eta San Anton eguneko mugimendua aprobetxatuko dute denboraldiari hasiera emateko.