Maddi Ane Txoperenak bere azken liburua aurkeztuko du igandean Elizondoko Txokoto tabernan

Antxeta Irratia 2023ko urt. 12a, 00:00

Maddi Ane Txoperenak Ez erran inori bere bigarren eta azken nobelaren aurkezpena eginen du igande honetan, urtarrilaren 15ean, Elizondoko Txokoto tabernan. Pitxi musikariaren laguntzaz, bere liburuaren inguruan arituko da Txoperena 19:30etik aitzinera. Euskaraz izanen da ekitaldia eta doan. Hala ere, aurkezpenean parte hartzeko erreserba egitea eskatu dute 666 374 901 (Mintxo) edo 699 240 751 (Rakel) telefono zenbakietara deituta.