Iker Valle artista gipuzkoarrak bere margolanak erakutsiko ditu Berako Labiaga Ikastolako reto nagusian, urtarrilaren 14tik aitzinera. Honez gain, ikastolak 2023ko egutegia kaleratu du Valleren margolanekin.
Erakusketa urtarrilaren 14tik martxoaren 19ra bitarte egonen da ikusgai Labiaga Ikastolako Areto Nagusian. Larunbat eta igandetan irekiko dute erakusteka, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Larunbat honetan, urtarrilaren 14an, eginen dute erakusketaren inaugurazioa Labiaga Ikastolako erakusgelan, 18:00etan.