#FreePabloGonzalez elkarteak euskal herritarren sustengua galdegin du

Antxeta Irratia 2023ko urtarrilaren 11

Kazetariak 10 hilabete darama Polonian preso. Hiru alditan luzatu diote behin-behineko espetxealdia, eta defentsa gastuak estaltzeko diru beharretan, haren senide, lagun eta lankideek elkartea sortu dute. 

2022ko otsailaren 28tik Polonian atxilotutako Pablo Gonzalez kazetariaren senide, lagun eta lankideek #FreePabloGonzalez elkartea sortu dute. Pabloren legezko defentsak dakartzan gastuei aurre egiteko, orain arte senide eta lagunek sustengu ekonomiko hori zihurtatu dute baina hemendik aurrera elkartearen bitartez, laguntza ekonomikoa euskal jendartera zabalzea eskatzen dute. Pablo Gonzalez kazetaria sustengatzeko informazioa gehiago nahi izan ezgero: freepablogonzalez@gmail.com

Pablo Gonzalez kazetariak hamar hilabete darama Polonian preso. Hiru aldiz luzatu diote behin-behineko espetxealdia, azkena azaroan, eta defentsako abokatuak aldiro helegitea jarri du. Hain justu, defentsa gastuak ordaintzeko dirua biltzea da Pablo Gonzalezen senide eta lagunek osatu duten elkartearen helburu nagusietakoa.

Erlazionatuak