Bortzirietako talde feministek emakumeen* bertso bazkari feminista antolatu dute

Antxeta Irratia 2023ko urt. 10a, 00:00

Bortzirietako bortz herrietako talde feministek emakumeen* bertso bazkari feminista antolatu dute elkarrekin datorren urtarrilaren 28rako. Berako Zalain jatetxean ospatuko da bertso bazkaria eta Ohiana Iguaran eta Ekhiñe Zapiain izanen dira bertsolariak, Iratxe Muxika gai-jartzaile dutela. Txartelak salgai daude dagoeneko Igantziko Bi-biden, Etxalarko herriko okindegian, Berako Katakun, Arantzako Pabloenean eta Lesakako Arranon. 25 euroko prezioa izanen du bazkariak.