Euskal Preso eta iheslari oihen gizarteratzean languntzen duen Harrera elkarteak 10 urte bete ditu. Urte hauetan 400 euskal preso eta 30 inguru erbesteratu itzuli dira etxera. Harrera taldeak, bizitzaren arlo ezberdinetan, laguntza eskeintze die. Lan hori sustengatzeko, urtean zehar ekimen eta jarduera ezberdinak antolatzen dituzte. Hilaren 14ean esaterako, Hendaiako Baleak elkartearekin elkarlanean, herri bazkaria eta bertso emanaldi bat antolatu dute. Hendaiako Gaztelu aretoan iragango da. Bertsotan: Unai Iturriaga, Nerea Ibarzabal, Alaia Martin eta Amets Arzallus arituko dira. Ekimen honi buruzko xehetasunak bildu ditugu, Jokin Etxeberria Harrera taldeko kidea, Marikarmen Albisu eta Jexux Arzallus Baleak elkarteko kideekin hitzegin dugu.