GESTALT euskal institutoak 30 urte daramatza osasun prebentziorako formakuntza eskaintzen. Baina euskal gizartearen zahartzeaz oharturik, erretirora hurbiltzen ari diren pertsonei zuzendutako formakuntza berria abian jarri du Gipuzkoan. Irunen iada, aurreneko tailer bat eskaini zuten, eta Palmera Monteron bina orduko beste hiru saio eskainiko dituzte urtarrila eta otsailan. Plaza guztiak bete egin dira. Baina Gipuzkoan zehar saio gehiago proposatuko dituzte.
Izan ere, Irunen bezala, Gipuzkoan ere, herritarren %30a inguruk 60 urte baino gehiago ditu. Eta jubilatua ez dagoena, erretiroa hurbil du. Formakuntza honen helburua. Jubilazioa ez delako helburua, abiapuntu bat baizik. Eta diotenez, libre izango den denbora horrekin zer egin, planifikatu egin behar da.