Idazlearen jaiotzaren 150. urtemuga probestu dute Arte Batxilergoko ikasleek proiektua aurrera eramateko, eta dagoeneko beste lan bat egiteko proposamena jaso dute.
Pio Baroja idazlearen jaiotzaren 150 urteak ospatzeko, Irungo herriko etxeak hainbat ekimen antolatu ditu 2022 bukaeran. Abenduaren 28an bete zen urteurrena, eta Irungo Pio Baroja institutoan ere euren hondar alea jarri nahi izan dute. Hezkuntza zentroari izena ematen dion eta Bidasoaldea ezagutzera eman zuen idazlearen omenezko 8 x 3,9 metroko olona handi bat zintzilikatu dute institutoko aurrealdean.
Irun eta Berako herriko etxeen babesarekin, Arte Batxilergoko ikasleek proposatutako zirriborroetatik abiatuta, eta haien lankidetzarekin sortu dute artelana Larraitz Ugartemendia artista eta ikastetxeko irakaslearen koordinazioarekin. Proiektua ikasturteko helburuetan barneratu dute. Eta arrakasta handia izan du. Datozen hilabeteetan, beste lan bat egiteko proposamena ere jaso dutela iragarri digu Larraitz Ugartemendia artista eta irakasleak.