Bortzirietako Euskaltzaleen Mugimenduak 2023ko Bor-borraldia prestatzen ari da eta horretarako bortz herrietan bilera irekiak antolatu dituzte urtarrileko lehen hamabostaldian.
Bor-bor Bortzirietako Euskaltzaleen Mugimenduak hasi berri den urte honetarako helburuak finkatuak ditu eta dagoeneko apirilaren erdialdean Bor-borraldia antolatzeko prestaketetan murgilduta daude. Apirileko bigarren hamabostaldian ospatu nahi dute eta horretarako, bilera irekiak antolatu dituzten bortz herrietan.
Urtarrileko lehen bi aste hauetan Bor-bor Bortzirietako Euskaltzaleen Mugimenduak bilera irekiak antolatu ditu bortz herrietan Bor-borraldia prestatzeko. Bi helburu nagusi izanen dituzte bilera hauek. Batetik, partehartzaileen ideiak, iritziak eta ekarpenak biltzea, eta bertzetik, lanerako taldeak osatzea.
Lehen bilera gaur (urtarrilak 2) izanen da Etxalarreko kultur etxean, arratsaldeko 19:00etan. Bihar berriz, urtarrilaren 3an, Beran ospatuko da bilera Beralandetan 19:00etan. Lesakan urtarrilaren 4ean ospatuko dute, kultur etxean 19:00etan. Arantzan eta Igantzin azkenik, datorren astean eginen dute hitzordua, urtarrilaren 12an eta 13an hurrenez hurren. Arantzan Baskulan izanen da, 18:00etan, eta Igantzin Baratzondon, 16:30ean.