Olentzero eta Mari Domingi Berara iritsiko dira abenduaren 24ean

Antxeta Irratia 2022ko abe. 21a, 00:00

Olentzerok eta Mari Domingik Berako herritarrak bisitatuko dituzte abenduaren 24ean, larunbatean, 17:00etan. Euririk egiten ez badu, beratarrek Herriko Etxeko plazan eginen diete harrera. Aldiz, euria egiten badu, Eztegara pilotalekuan eginen dute ekitaldia. Egunari bukaera emateko, ilunabarrean, Gure Txokoa Elkarteak antolatuta, helduen talde bat arituko da kantuak kalez kale, Iamoteneatik hasita.