AFAN elkarteak `Zaintzailea zaintzen´ tailerra emanen du gaur Lesakan

Antxeta Irratia 2022ko abe. 20a, 00:00

AFAN Nafarroako Alzheimerra duten pertsonen Senideen Elkarteak tailerra emanen du gaur (abenduaren 20a), 16:00etan, Lesakan. `Zaintzailea zaintzen´ izanen da ikastaroaren izenburua eta Koskontako Bidea kaleko zazpigarren zenbakian dagoen erabilera anitzeko aretoan eginen dute hitzordua. Hitzaldia gaztelaniaz izanen da eta doainik, baina izena ematea beharrezkoa izanen da 693 40 21 75 zenbakian.