Berako Gure Txokoa Dantza Taldeak bertan izena emateko epea ireki du. Taldean dantzatzen jarraitu nahi duen edo bertako partaide izaten hasi nahi duen guztiak galdetegi bat bete beharko du horretarako, abenduaren 23a baino lehen. 2023an sei urtetik gora duen edonork eman dezake izena eta ikastaroa doainik izanen dela erran dute. Gainera, jakinarazi dutenez, dantza taldeko partaide izateko, Gure Txokoa elkarteko bazkide izan behar da nahitaez. Informazio gehiago eskuratzeko, guretxokoaelkartea@gmail.com helbidera idatzi ahal izanen da.