Urtero moduan, Igantziko Biltokiko garbitzaile lanpostua betetzeko deialdia bete dute. Urtebeteko lan eskaintza da eta autonomo moduan lan egin beharko da. Honez gain, deialdira aurkezten direnen artean, Biltokiko bazkideek izanen dute lehentasuna. Urtarrilaren 15a bitarte aurkezten ahalko dira hautagaitzak. Horretarako, izen-abizenak sobre itxi batean idatzi beharko dira eta Biltokiko postontzian sartu. Informazio gehiago, Biltokiko iragarki-taulan ikus daitezke.